XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauzak honela, Arestik nahiago du isiltzea, eta giputxei amor ematea.

Izan ere, bien bitartean, Batasunaren Kutxa hiztegia egiten ari zenean, izan zituen eztabaidaren batzuk Kintanarekin, beronen joera arkaizante eta batez ere puristagatik.

Berboaren arazoan, Gabrielek, eskritore eta kreatzaile bezala, ba zituen bere arrazoi poetikoak, lapurtar sistemaren alde ihardutzeko, baina, nola beronen arrazoi hauk Kintanak isiltzen zituen, eta zerabilen arrazonamendurik gehiena hari entzuna zuen Arestiren orgulu poetikoak soportatzen ez zuena, ez du honi, enfant terrible honi, laguntzarik ematerik nahi izan.

(Osterantzean, artikulo bat ere idatzi zuen, gai horretaz, baina, ANAITASUNAren edizio batetarako prest zegoenean, telefonoz ots egin zigun, erretiratzeko aginduz. Artikulo arrazoitsu bezain poetikoa zen, giputzen arrazoi soziolojikoei botatzeko modukoa, eta bakarra) (355) ANAITASUNA-n izanen dena, aurki.

Arestiren literatur eragina. Saiakerak. 1970-1971.